KALITATEAREN ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZAREN KONPROMISOA
Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolaren funtzionamenduaren oinarrizko printzipioa kalitatezko zerbitzua ematea da, ikasleak eta familiak asebetetzeko
Edozein adinetako zaleei musikan, dantzan edo/eta antzerkian prestakuntza eskaintzea, bokazio eta gaitasun berezia erakusten dutenen orientazio – eta formakuntza profesionaleko funtzioa alde batera utzi gabe.
Matrikulazioa zabalik
2026-2027 ikasturterako matrikulazioa irailaren 3tik 8ra arte egongo da zabalik. Matrikula inprimakia bete, eta e-postaz helarazi beharko da: musikaeskola@zumaia.eus Musika Eskolako web orrian matrikulazio inprimakia...
Ikasturte bukaerako jaialdia
Pasa den ostegunean, ekainaren 18an, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zuen. Hemen bideo laburpena. [video width="1024" height="576" mp4="https://zumaiamusikaeskola.eus/wp-content/uploads/2026/06/Ikasturte-bukaerako-jaialdiaren-bideoa.mp4"][/video]
2026-27 ikasturterako matrikulazioa zabalik!
2026-27 ikasturterako matrikulazioa datorren maiatzaren 18tik 25era arte egongo da zabalik. Matrikula inprimakia bete eta Musika Eskolako bulegora eraman beharko da (Komentura), edo e-postaz helarazi...
Musika
Musikak, komunikatzeko eta adierazteko bitartekoa denez, garapen emozionala areagotu dezake; pertsonaren pertzepzioa, motrizitatea eta afektibitatea hobetu ditzake, eta pertsonen arteko harremanak eta sozializazioa erraztu.
Horregatik, Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolak musikoterapian sakondu nahi du, pertsona guztientzat onuragarria izanik.
Dantza
“Euskaldunak, Pirineoen bi aldeetan dantzan eta kantuan bizi diren herria dira“ zioen Voltairek, ez zebilen oker. Izan ere, dantzak gure herrian duen garrantzia nabarmena da. Euskal kulturaren egunerokoan dantza bizi-bizi dago.
Antzerkia
Antzerki eskola antzerki munduan hezi nahi duten pertsonentzako ikasbidea da. Antzerkia emozioak adierazteko, sormena garatzeko eta komunikazio gaitasuna hobetzeko modu aparta da. Helburu nagusia ikasleak antzerkian trebatzea eta euren adierazpide artistikoak garatzeko aukera ematea izango da.
Musikoterapia
Esperientzia musikalek (musika entzunaldiak, musika inprobisazioak, sormenak, musikarekin jolasteak…) aldaketa haundiak sor ditzakete pertsonengan. Jarduera musikal hauek zentzuak estimulatzeko erabiltzen dira, eta baita alderdi emozional eta sozialean murgiltzeko ere.
