Palestinako herriarekiko elkartasuna

Pasa den urriaren 15ean Zumaiako Musika, Dantza eta Antzerki Eskolaren komunitateak greba egin zuen, Palestinako herriarekiko elkartasunez.

Grebaren ondorioz, langileen soldatetan kenketak aplikatu ziren; kenketaren zenbatekoa, guztira, 758,48 eurokoa izan zen. Zenbateko hau, Gernika-Palestina elkarteari ekarpena eginez bideratu da.

Genozidioa gelditu!