Neguko ibilaldiekin egin zen bezala, Komentuko eraikinak ematen dizkigun aukerak baliatu asmoz, martxoaren 23tik 26ra bitartean kontzertu txikiak egin dira Komentuko lorategian.
Kontzertu hauek formatu berezia izan dute: ibilbide musikatuak izan dira, eta horien bidez lorategiko hainbat txoko eta gune ezagutu dira; eta, aldi berean, benetako protagonista diren ikasleen lanaz gozatzeko aukera izan da.
