Kaixo guztioi!
Datorren larunbatean, martxoaren 16an, Dantzari Txiki Eguna egingo da Lesakan eta Musika eta Dantza
Eskolako ikasleek parte hartuko dute.
Eguneko egitaraua hau izango da:
· 11:00etan, Lesakako kaleetan taldeen kalejira.
· 12:15ean, Zubigainekoa. Ondoren, talde guztiak herriko enparantzan bildu eta dantza saioa
eskainiko dute.
· 14:00etan, dantzariak etxeetan banatuko dira, bazkaltzera joateko.
· 17:00etan, herriko enparantzatik Jira Bira Kalejira.