DANTZARI TXIKI EGUNA ZUMAIAN

Zumaiako dantzari txiki egunean dantza-taldeak dantzan

VI. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dugu hilaren 2an, igandea, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariek. Errenteriako Herri Arte Eskola, Getariako Gure Txeru eta Ibarrako Alurr Taldeko dantzariak ere Zumaian izango dira.

🕚 11:00etan hasiko dute eguneko egitaraua, kalejirarekin. Ondoren, eguerdian izango da eguneko ekintza nagusia: 12:45etik aurrera, dantzarien emanaldiak izango dira Beheko Plazan. Bazkalondoren, 16:00etan, dantzaldia izango da Babarrunba taldearen eskutik.

#DantzariTxikiEguna #ZumaiaMusikaEskola #Dantza #Emanaldiak