Dantzari Txiki Eguna Zumaian

Dantzari Txiki Eguna

Datorren igandean, ekainaren 1ean, Dantzari Txiki Eguna egingo da Zumaian eta Musika eta Dantza Eskolako ikasleek parte hartuko dute.

Eguneko egitaraua hau izango da:

10:30ean, dantzari guztien bilkura, Ondartxo Plazan.
11:00etan, Errenteria eta Getariako dantzarien kalejira Itzurun hondartzara.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako dantzariak Martxoak 8 Plazara joango dira.
12:15ean, dantzarien bilkura Amaia Plazan, Erribera kaletik Beheko Plazara joateko.
13:00etan, emanaldia Beheko Plazan.
13:30ean, bazkaria. Errenteria eta Getariako dantzarien talde antolaketa, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako guraso bolondres eta irakasleen esku egongo da.
16:00etan, dantzaldia Modesto-ren eskutik, Beheko Plazan.