Komentuko eraikin berriaren aukerak baliatu asmoz, abenduaren 15etik 18ra bitartean kontzertu txikiak egiten ari dira Musika Eskolako ikasleak.
Kontzertu hauek formatu berezia dute; izan ere, ibilbide musikatuak izaten ari dira. Komentuko txoko desberdinak ezagutzeaz gain, benetako protagonista diren ikasleen lana gozatzeko aukera dago.
