2025-2026 ikasturterako matrikulazioa irailaren 8tik 10era arte egongo da zabalik.
Matrikula inprimakia bete, eta e-posta bidez helarazi beharko da: musikaeskola@zumaia.eus
Eskolako web orrian matrikulazio inprimakia eta informazio zabala aurkituko duzue.
Plazak mugatuak izango dira.
Idazkaritza ordutegia:
astelehenak eta ostiralak 11:00etatik 13:00etara;
astearteak, asteazkenak eta ostegunak 15:30etik 17:30era.
Telefono zenbakia: 943 86 11 83.