Pasa den urtarrilaren 22an egin zen Inauterietako festaren aurkezpena, kartelaren aurkezpena egin eta festaren nondik norakoak azaldu ziren. Aurtengo Inauteriak “Lau urtaroak” gaiarekin ospatuko dira Musika eta Dantza Eskolan.
Datorren otsailaren 12an, (osteguna), Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak, Musika Bandarekin batera, Komentutik abiatuko gara 18:30ean. Arritokieta kaletik abiatu eta San Juan Iturritik behera Erribera kalera jaitsiko gara. Handik Beheko Plazara, eta han, emanaldi bat egingo dugu.
Festarako entsegu eta tailer batzuk antolatu ditugu. Animatu!
Kalejirarako entseguak:
– otsailak 9 (astelehena): 17:30etik 18:00etara, Komentuko 3. solairuko Dantza gelan. Ikasle, guraso eta herritar guztientzat zuzendua.
– otsailak 10 (asteartea): 17:30etik 18:00etara, Komentuko 3. solairuko Dantza gelan. Ikasle, guraso eta herritar guztientzat zuzendua.
Kalejiran erabiliko ditugun lepokoak egiteko tailerrak:
– otsailak 9 (astelehena): 18:00etatik 19:00etara, Komentuko 2. solairuko Musika Tailerra gelan. Ikasle eta guraso guztientzat zuzendua.
– otsailak 10 (asteartea): 18:00etatik 19:00etara, Komentuko 2. solairuko Musika Tailerra gelan. Ikasle eta guraso guztientzat zuzendua.
– otsailak 11 (asteazkena): 18:00etatik 19:00etara, Komentuko 2. solairuko Musika Tailerra gelan. Ikasle eta guraso guztientzat zuzendua.
Dantza ikastaroa:
– otsailak 3 (asteartea): 19:30etik 20:30era, Komentuko 3. solairuko Banda gelan. Ikasle heldu, irakasle eta guraso guztientzat zuzendua.
– otsailak 10 (asteartea): 17:00etatik 18:00etara, Komentuko 3. solairuko Banda gelan. Ikasle heldu, irakasle eta guraso guztientzat zuzendua.
Beheko Plazan elkarrekin dantza egingo dugu!
Gora Inauteriak! Gora Zumaiako Musika eta Dantza Eskola!
