MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAKO INAUTERIEN AURKEZPENA

inauteriak

Urtarrilaren 25ean izan zen Inauterietako festaren aurkezpena. Kartelaren aurkezpena egin eta festaren nondik norakoak azaltzeko.

Otsailaren 9an, Zumaiako Musika Bandarekin batera, Ubillos Jauregitik abiatuko gara 17:30ean. Alde zaharra zeharkatu eta San Juan Iturritik behera Erribera kalera jetsiko gara. Handik Beheko Plazara, eta han, emanaldi bat egingo dugu.

Festarako entsegu eta tailer batzuk antolatu ditugu. Animatu!

Kalejirarako entseguak: Astelehena, otsailak 5 eta osteguna, otsailak 8, 17:00etatik 17:30era. Torre Berrin. Ikasle eta guraso guztientzat zuzenduak.

Kalejiran erabiliko ditugun instrumentuak egiteko tailerrak: Astelehena, otsailak 5 eta asteazkena, otsailak 7, 17:00etatik 18:30era. Ubillos Jauregian. Ikasle eta guraso guztientzat zuzenduak.

Dantza ikastaroa: Asteartea, otsailak 6, 17:15etik 18:15era. Zumaiena Ikastetxeko Domoan. Ikastaro hau irakasle, ikasle heldu eta gurasoei zuzenduta dago, baita animatzen diren herritarrentzako ere. Beheko Plazan elkarrekin dantza egingo dugu!

 

Gora Inauteriak! Gora Zumaia eta gora Kuba!