San Telmo Jaiak!

SAN TELMO JAIAK 2024-2

Pasa den apirilaren 6an, larunbata, goizeko 11:00etan, San Telmo jaiei hasiera eman zitzaien. Musika Eskolako trikitilariek lagunduta San Telmo ermitatik jaitsiera egin zen.

13:00etan, Ondartxo Plazan, Udal txistulariekin batera, eskolako dantzarien txanda izan zen.

Apirilaren 7an, igandea, Banda Txikiko ikasleek, Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera umeen danborradan parte hartu zuten eta apirilaren 8an, astelehena, prozesioan.