Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako klarinete ikasle den Uxoa Aramberri, Goteborg-era (Suedia) joateko aukeratua izan da datorren ekainean, Göteborgs Symfoniker orkestraren “Side by Side” programako “Wind & String” orkestran parte hartzeko.
Punta-puntako musikariekin, Musika Klasikoaren sarbidea orkestra sinfonikoa ardatz hartuta, 7-23 bitarteko haur eta gazteak biltzen dituen mundu mailan dagoen campus garrantzitsuenetariko bat da “Side by Side”. Bertan, maila desberdineko 7 orkestra eta hainbat abesbatzetan banatzen den egonaldian partehartzeko aukera izango du Uxoak, Göteborg Symfoniker National Orchestra of Sweden gidari.
https://www.sidebysidegoteborg.com/wind-and-string-orchestra
Zorionak!
