HEZKUNTZA ESKAINTZA
MUSIKA – DANTZA – ANTZERKIA – MUSIKOTERAPIA
Musika gure bizitzan beti presente dugun tresna indartsua da, eta era berean, bere espresio eta emoziorako indarrari esker, aldaketak eragiteko oso baliabide indartsua.
Eskolaren helburua musikarekin gozatzea izango da, bakarka zein taldean, ikasleei hezkuntza musikal oso bat bermatzea, emozioak eragitea, sormena garatzea, sentsibilitatea piztea, eta bizipenetik musikarekin gozatzea. Musika ez da soilik kultura.
“Euskaldunak, Pirineoen bi aldeetan dantzan eta kantuan bizi diren herria dira” zioen Voltairek, eta ez zebilen oker. Izan ere, dantzak gure herrian duen garrantzia nabarmena da. Euskal kulturaren egunerokoan dantza bizi-bizi dago.
Eskolaren helburua dantzak bultzatzea izango da, eta ikasleei dantza horien oinarriak eta teknikak erakustea: erritmoak, psikomotrizitatea, arreta eta memoria landu, gure ondarearen ezagutza transmititu, gorputzaren ezagutzan lan egin eta talde lana sustatuko dira.
Dantza taldeetan sormena eta elkarrekintza sustatzen dira. Dantzariek lan egiten dutenean, elkarrekin koordinatzen dira, musika eta mugimenduen araberako adierazpena konpartitzen dute eta harremanak sortzen dituzte. Talde lana eta kolektibotasuna oso garrantzitsuak dira.
Dantzak ez du adinik eta edonork izango du dantzarako tartea.
Antzerki eskola antzerki munduan hezi nahi duten pertsonentzako ikasbidea da. Antzerkia emozioak adierazteko, sormena garatzeko eta komunikazio gaitasuna hobetzeko modu aparta da. Helburu nagusia ikasleak antzerkian trebatzea eta euren adierazpide artistikoak garatzeko aukera ematea izango da.
Gorputz-adierazpena eta antzerki teknikak landu bitartean elkarlanean egingo dute lan eta momentu ederrak biziko dituzte.
Esperientzia musikalek (musika entzunaldiak, musika inprobisazioak, sormenak, musikarekin jolasteak…) aldaketa haundiak sor ditzakete pertsonengan. Iharduera musikal hauek zentzuak estimulatzeko erabiltzen dira, eta baita alderdi emozional eta sozialean murgiltzeko ere.
Alde batetik erantzun musikalen bidez ongizate emozionala eta funtzionamendu sozialeko arlo ezberdinak garatuko ditu musikoterapeutak; eta bestetik taldearen beharrak kontutan hartuz, musika saioak prestatuko ditu: inprobisaketa musikalak, audizioak, abesti desberdinei buruzko hausnarketak, sormena adierazteko iharduera desberdinak erabiliz. (marrazketa, dantza, mugimendua…)
Musikoterapian ez da bakarrik musika erabiltzen. Batzuetan, beste arte mota batzurekin ere nahasten da: marrazkiak, olerkiak, ipuinak, antzerkia…